LEGE OHARRA

27. Poligonoaren web orrialdearen xedea izen bereko industrialdeari buruzko informazioa zabaltzea da, barnera begira nahiz kanpora begira.

www.poligono27.net domeinua APEMIren jabetzakoa da, eta Donostiako Udalaren "27 Innova" proiektuaren barruan garatu da. APEMI Euskadiko Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago (Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila), AS/G/067117/1997 erregistro zenbakiarekin.

27. Poligonoko Jabe eta Erabiltzaile Elkartearen (APEMI) xede nagusiak industrialde horren interesak babestea, industrialdearen garapena sustatzea eta administrazioaren aurrean haren ordezkari modura jardutea dira.

Web orrialde honetako edukiak poligonoaren erabiltzaileei informazioa eskaintzeko xedearekin landu dira. APEMIk ez du bere gain hartzen eduki horiek edo eduki horien egiatasunak hirugarrenei eragin liezaiekeen inolako kalte edo eragozpenik, ezta beste webgune batzuetarako esteken bidez eskura daitezkeen edukiei dagokienez ere.

Orrialde honetan agertzen diren eduki guztiak APEMIren jabetzakoak dira. Zilegi da horiek erreproduzitzea, baldin eta iturria aipatzen eta gure webgunerako esteka eskaintzen badira, betiere.