"27 Innova" Plana: udal-proiektua
Donostiako Udalak, hiriaren garapen ekonomiko iraunkorra lortzeaz arduratzen den Donostiako Sustapenaren bidez, 27 Innova jarri du martxan 2007 urtean, 27 Poligonoa izenarekin ezagutzen duguna modernizatu eta bultzatzeko. Poligonoaren sarbideak eta seinaleztapena hobetzea ditu oinarri Jabeen Elkartearekin batera adosturiko proiektu honek, eta teknologia berriak sustatzeko helburua ere badu.

Poligonoa Donostian aberastasuna sor dezakeen erakunde gisa finkatzeari begira, Donostiako Sustapenak gaur egungo beharren inguruko azterketa egin eta poligonoa modernizatu eta berrindartzeko neurriak planteatu ditu. Aipatu analisia alderdi ezberdinetan burutu du Sustapenak, baina aipatzekoak dira garraioa eta teknologia berrien ezarpena, ondorio hauek direlarik azpimarragarriak: