LAGUNTZAILEAK
- 27 Poligonoko enpresak industria-sektorean jarduten dira batik bat (%58), eta beste %20, berriz, zerbitzu-enpresak dira. Jarduera hauetan dabilen langile kopurua handia da, 4.000 ingurukoa, eta aldi berean, bezero eta hornitzaile asko erakartzen dituzte. Poligonoan lan egiten dutenen %63 Donostiakoak dira, eta bertara iristeko autoa erabiltzen dute batez ere. Langileen %3,3ak autobusa erabiltzen du egunero hara iristeko. Eta enpresa bakoitzak bost bezero-ibilgailu hartzen du egunero, batez beste.
- Enpresen gehiengoak ordenagailu bat baino gehiago du, enpresa bakoitzeko 3,5 ordenagailu daudelarik , batez beste. Posta elektronikoa asko erabiltzen dute enpresek, eta baita banka elektronikoarekin erlazionaturiko zerbitzuak ere. Aitzitik, hamar enpresatik batek bakarrik erabiltzen du Internet bidezko merkataritza elektronikoa.
Honenbestez, Jabeen Elkartearekin adostu den eta Eusko Jaurlaritzaren Izartu programaren finantzaketarekin abiaraziko den 27 Innova proiektuak helburu bikoitza izango du: seinaleztapen berriari esker sarbideak hobetzea, eta enpresetan berrikuntza eta teknologia berrien ezarpen sakonagoa lortzea.
- Seinaleztapen planak erabiltzaileen irisgarritasun eta segurtasuna hobetuko du; horrez gain, motordun eta oinezkoen trafikoa arinduko du, eta bertan kokatzen diren enpresen komunikazio eta sustapena erraztuko ditu. Tamaina handiko panelak jarriko dituzte poligonoan, eta kaleak kolore ezberdinez margotu, ibilbide koherenteak ahalbidetuz. Halaber, trafikoa zuzentzen lagunduko duten hainbat ukipen-pantaila jarriko dira, eta ibilbideak inprimatzeko aukera ere izango da.