LAGUNTZAILEAK
Seinaleztapen Berriaren Proiektua martxan jartzearekin batera, Donostiako Sustapenak 27 Poligonoaren webgune honen sorreran hartu du parte, eta baita enpresen berrikuntza-programak martxan jartzen ere. Programa honi esker, berrikuntzarekin erlazionaturiko diagnosiak egin eta enpresen produktu berritzaileak antzeman ahal izango dira, eta Donostiako Sustapenak produktu horiek garatu eta merkaturatzen lagunduko du. Ete-en berrikuntzarako gaitasun eta ahalmena aztertzeko, berriz, merkataritza elektronikoarekin erlazionaturiko eragiketak sustatuko dituzten talde-bilerak, jarduerak eta ikastaroak egingo dira.
- Horrez gain, Donostiako Sustapenak enpesentzako balio erantsia duten zerbitzuak indartzera bideratutako jarduerei ekingo die, esaterako, haurtzaindegia edo teknologia berriak erakutsiko dituen zentroa sortuko ditu, beti ere Jabeen Elkartearen adostasunarekin.