KOKALEKUA

Ireki mapa 27 Industrialdea Urumea ibaiaren eskuin ertzean dago, gaur egun Donostia eta Astigarraga udalerriak bereizten dituen mugan bertan, Gipuzkoako herrialdean.

Donostiaren hego-ekialdean dago, beraz, eta kokaleku ezin hobea du: zuzeneko lotura du komunikazio bide nagusiekin, adibidez A8 autobidearekin(Bilbo– Behobia), N-1 errepidearekin (Madril–Irun) eta Urumeako Autobidearekin.

Industrialdera iristeko, GI-131 errepidea har daiteke, Lugañene zubian barrena; edo GI-3401 errepidea, Martutene–Intxaurrondo bidetik (Garberako biribilgunea); eta, laster, Urumeako Autobidea ere bai.