Elkarte honen Estatutuen bigarren artikuluak dioenez, honako hauek dira bere helburuak:
Industrialdeko azpiegitura komunak mantentzeko eta kontserbatzeko lan egitea.
- Ingurunearen garapenerako beharrezko jarduerak gauzatzea.
- Bazkideen ordezkari gisa jardutea, Administrazioaren aurrean, eta, bereziki, bazkideei aholkularitza eta defentsa eskaintzea, Industrialdearen interesei eragin diezaieketen gaiei dagokienez.
- Ingurunean eragina izan dezaketen administrazio erabakien jarraipena egitea.
- Udalekin lankidetzan aritzea, Industrialdeari dagozkion gaietan eta, bereziki, hirigintzakoetan.