OHIKO GALDERAK
- Non dago 27 Industrialdea?
27 Industrialdea izenez ezagutzen den industrialdea Donostiako eta Astigarragako udalerrien artean dago, Gipuzkoan. Ubarburu Industrialdea izenaz ere ezagutzen da, inguru hartako baserri batek izen hori zuela-eta.
- Zer hedadura du?
27 Industrialdeak hirurehun eta hogeita bost mila metro koadroko hedadura du, gutxi gorabehera.
- Zer-nolako enpresak daude 27 Industrialdean?
Industrialde honetan askotariko jarduerak egiten dituzten laurehun enpresatik gora daude. Jarduera eta lantegi horien artean daude, besteak beste, zur eta metal aroztegiak, piezen mekanizazioa, ibilgailuak konpontzeko lantegiak, askotariko zerbitzuak, eraikuntza materialen biltegiak, arte grafikoak, gozogintza lantegiak, etab.
- Nola lor dezaket 27 Industrialdeko enpresaren bati buruzko informazioa?
27 Industrialdearen web orrialdeko direktorioan bilduta daude enpresen datu orokorrak eta harremanetarako datuak, baita enpresa bakoitzak egiten duen jardueraren eta ekoizten dituen produktuen deskribapen labur bat ere.
- Zer abantaila eskaintzen ditu 27 Industrialdeak?
27 Industrialdeak industriako askotariko arloak biltzen ditu, eta kalitatezko zerbitzuak eta produktuak eskaintzen ditu. Bestalde, kokaleku estrategikoan dago, eta oso lotura egokiak ditu gaur egun dauden eta eraikitzen ari diren errepide sistemekin.
