OHIKO GALDERAK


  • Industrialdera iritsitakoan, non aurki dezaket hari buruzko informazio orokorra?
    Industrialdearen sarrerako biribilgunean informazio gune bat dago, 27 Industrialdeko Jabeen eta Erabiltzaileen Elkartearen egoitzan.
  • Industrialde honetako bazkide izateko zenbait arrazoi.
    27 Industrialdeko Jabeen eta Erabiltzaileen Elkartea erakundeek aintzat harturiko ordezkaria da; beraz, erakunde horien aurrean kezkak eta eskakizunak bideratzeko aukera ematen die bere bazkideei, eta, horrela, gure lan ingurunearen eta bizi baldintzen egoeran eta hobekuntzan era aktiboan parte hartzeko modua dute.
  • Zer egin dezaket Industrialdean gabeziaren bat sumatuz gero (argiteria, bideak, abandonatutako ibilgailuak, etab.)?
    Industrialdeko Jabeen eta Erabiltzaileen Elkarteari jakinaraz diezaiokezu gorabehera hori, edo zuzenean Donostiako edo Astigarragako udaletako –dagokionaren arabera– Mantenimendu eta Hiri Zerbitzuetako Sailei.
  • Zer da Jarduera Lizentzia? Nahitaezkoa al da?
    Udalak ematen duen lizentzia bat da, titularrari jarduera jakin bat ezartzeko, edo zabaltzeko edo eraberritzeko, baimena aitortzen diona, eta, hortaz, nahitaezkoa, Euskadiko Ingurumena Babesteko Legeak dioenari jarraituz.
  • Nire lokala Astigarragako lurretan badago, zergatik ordaindu behar dut uraren zerga Donostian?
    Ur hornidura eta saneamendu zerbitzua Donostiako Udalak ematen dio Industrialde guztiari; alegia, udal horrek dauka ubideak mantentzeko eta dagozkion zergak biltzeko ardura.