OHIKO GALDERAK
- Nork ematen die hondakinen bilketako zerbitzua 27 Industrialdeko erabiltzaileei?
Bi udalerriek hala erabakita, gaikako bilketa zerbitzua bideratzen du San Markosko Mankomunitateak, eta Industrialdeko erabiltzaile guzti-guztiei eskaintzen zaie nahitaezko zerbitzu hori.
- Zer-nolako hondakinak biltzen dituzte? Zer egin behar dugu hondakin arriskutsu deritzenekin?
San Markosko Mankomunitateak bideratzen duen bilketa zerbitzua etxeko hondakinekin asimilagarri diren hiri hondakin solidoetara mugatua da. Hondakin arriskutsu deritzenak bilketa hori egiteko baimendutako kudeatzaileek bildu behar dituzte.
- Zer da Isurketarako Baimena? Nork ematen du?
Añarbeko Uren Mankomunitateko Saneamendu eta Isurien Araudiaren arabera hondakin urak saneamendu sare publikora isuri ahal izateko erabiltzaile bakoitzak eskuratu beharreko baimena da. Aguas del Añarbe, S.A etxeak ematen du.
- Zer kasutan egin behar da estolda nagusira isurtzen diren hondakin uren aldez aurreko tratamendua?
Añarbeko Uren Mankomunitateak finkatzen ditu hondakin urak isurtzeko bete beharreko baldintzak; gai kutsagarrien gehieneko kontzentrazio onargarria zenbatekoa den finkatzen du, eta, hala, finkatutako parametro horiek gainditzen dituzten jarduerek aldez aurreko zuzenketa neurriak ezarri beharko dituzte.
