1.2.- Industrialdea, gaur egun

Industrialdea sortu zenetik berrogei urtetik gora igaro dira, eta hasieran landa ingurua zen hura, hiriaren periferiako landa inguru hura, eta Donostiako industrialderik zabalena da, gaur egun; 325.121 m2 inguruko hedadura du, eta laurehun enpresatik gora ari dira bertan lanean. Enpresa horiek askotariko jarduerak egiten dituzte: zur eta metal arotzeria, piezen mekanizazioa, harakintza, industriarako hornigaiak, garraioa, egur biltegiak, ibilgailuen konponketa, eraikuntza materialak, gozogintza eta okintza, arte grafikoak, pinturak, etab.
Jakina, 27 Industrialdeko jabeek garrantzi handiko eginkizuna izan dute bilakaera prozesu horretan, hobekuntza lortzeko helburu komunari begira lan egin izan baitute, baliabideak inbertituz eta interesak bateratuz; alderdi horretatik, bereziki aipatzekoa da industrialdea sortu zenetik bertatik lanean aritu diren jabeen elkarteetako kideen lan eskuzabala.
1999ko maiatzaren,
27 Industrialdeko Jabeen eta Erabiltzaileen Elkartearen (APEMI) egoitza sortu zen; 27 Industrialdearen sarrerako biribilgunean dago kokatuta. Gertaera benetan garrantzizkoa izan zen, bazkideen ahalegin eskergari eta diru laguntzei esker gauzatu ahal izan zena. Ez dugu ahaztu behar ordura artean enpresa batzuek doan utzitako aretoetan betetzen zituela elkarteak bere kudeaketa lanak. Gaur egun, APEMIk 27 Industrialdearen interesen alde lan egiten jarraitzen du, eta bazkideen ordezkari gisa aritu ohi da organismo eta erakunde eskumendunen aurrean.