
27 Industrialdean eta ingurunean gertatu diren aldaketen ondorioz, erabiltzaileek etengabeko egokitzapenak egin behar izan dituzte; gertatu diren zailtasunei aurre egiteko sekulako gaitasuna dutela erakutsi dute erabiltzaileek, beraz, historian zehar.
Industrialdearen hedadura eta biltzen dituen jardueren izaera askotarikoa kontuan hartuta, bertako giza potentziala kontuan hartuta, duen kokalekua eta azpiegitura berriekiko hurbiltasuna kontuan hartuta,
27 Industrialdea indar handiko eragile ekonomikoa da Donostia eta inguruarentzat, eta eginkizun horren garrantziaren jakitun begiratzen dio etorkizunari.
1.2.1.- Zerbitzuak eta azpiegiturak
Argiteria, saneamendu eta ur hornidurako zerbitzuak udalen eskumenekoak dira. Industrialde guztian gas naturaleko sarea ezarrita dago.
Hondakinak San Markosko Mankomunitateak biltzen ditu; gaikako bilketa zerbitzua eskaintzen du, enpresaz enpresa. Industrialdeko erabiltzaileen lankidetzari esker, gaur egun egurra eta papera-kartoia berreskuratzen dira (sistema hori ezarri aurretik, berriz, deuseztatu egiten ziren).
Telekomunikazioak

27 Industrialdeak Telefónica etxearen ADSL nodo bat dauka sarreran; horri esker, zerbitzu horretarako sarbide ona dute erabiltzaileek. 2004an, bestalde, Euskaltel etxeak zuntz optikoko bere sarea ezarri zuen industrialde guztian.