AURKEZPENA

Zubi berriak lotura berria eskaini zien industrialdeko erabiltzaileei, noski, baina baita hiriari berari ere, eta gaur egun garrantzi handiko komunikazio sarea da. Hala ere, eta jabeek egindako ahalegin ekonomikoa ahaztu gabe, aitortu beharra dago urbanizazio han hori inflexio puntu bat izan zela industrialdeari dagokionez, goitik behera berritu baitzen industrialdearen irudia..

Astigarragaren desanexioa

puente sobre el río Urumea 1987ko apirilean, gertaera berezi bat jazo zen: Gipuzkoako Aldundiko Batzar Nagusiek berretsi egin zuten Astigarragako udalerriaren desanexioa. Ordura arte, Donostia udalerriaren barruan zegoen Astigarraga herria. Harrezkero, industrialdearen heren bat udalerri berriaren barruan dago, eta haren eskumenekoa da, administrazioari dagokionez.

Edonola ere, lurralde banaketa hori gorabehera, jabeek beti eskatu izan dute batasun funtzionala, eta beti nabarmendu izan dute funtsezkoa dela udalerrien arteko koordinazioa. Hala, zerbitzu asko –adibidez, zabor bilketa edo ur hornidura eta estolderia–, batera ematen dituzte bi udalerriek. Bestalde, 2001. urtetik aurrera, San Markosko Mankomunitateak gaikako bilketa zerbitzua egiten du 27 Industrialde guztian; horretarako, hiri hondakinen eta hondakin asimilagarrien gainean zituzten eskumenak erakunde horri transferitu zizkioten aurrez bi udalek.