27 Industrialdeko Jabeen eta Erabiltzaileen Elkartea, "APEMI", 1997ko apirilaren 21ean eratu zen formalki; irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan izena emanda dago (AS/G/067117/1997 zenbakia dagokio).
Edonola ere, aipatu beharra dago Elkarte hau 27 Industrialdeko jabe eta enpresa elkarteen antolaketaren emaitza dela, Industrialdearen sorreratik bertan eratu izan diren elkarteen emaitza. Gogora ekarri nahi dugu proiektu honi hainbeste denbora eta ahalegin eskaini dizkiotela hainbat lagunen ekarpen eskuzabala.
APEMIren egoitza Sarroeta Pasealekuko 23. Zenbakian dago, 27 Industrialdearen sarrerako biribilgunearen alboan, ekipamendu komunitarioetarako 2 zenbakidun orubean.
Elkarteak bere bazkideen artean finkatutako kuota sistema bati esker eskuratzen ditu bere xedeak gauzatzeko baliabide materialak nahiz giza baliabideak.
Egoitzan bi bulego daude, administraziorako, eta areto erabileraniztun bat, Zuzendaritza Batzordearen eta Bazkide Batzarraren bilerak egiteko, baita Industrialdearekin lotura duten bestelako bilerak eta ekitaldiak egiteko ere (bizilagunen komunitateen bilerak, langileentzako formazio ikastaroak, etab.).