ELKARTEAREN ZERBITZUAK

Kontuan hartuta hala Elkartearen Estatutuetan agertzen diren xedeak nola bere garaian Elkarte hau sortzeko aintzat hartu ziren arrazoiak, ez da batere harritzekoa ahalegin handienak Industrialdearen hirigintza arazoak konpontzera bideratzea. Horien artean, bereziki aipatzekoa da Industrialdearen orubeen birbanaketa espedienteari dagokion lana.

ELKARTEAREN ZERBITZUAK 27 Industrialdeko Jabeen eta Erabiltzaileen Elkarteak ordezkari gisa jarduten du administrazio eskumendunen aurrean. Eta, alderdi horretatik, garrantzi handiko eginkizuna du zerbitzuen prestazio zuzena bermatzeari begira: hondakinen bilketa, bideen garbiketa, saneamendua, Industrialdeko elementu komunak, telekomunikazioen azpiegituren hobekuntza, etab.

Era berean, bazkideei aholkularitza ematen die beren jabegoari edo jarduerari buruzko auzietan. Hala, askotariko kontsultak egin ohi dizkiete, adibidez, zabaltze baimenei edo beste espediente administratibo batzuei buruzkoak, udal zergei buruzkoak, etab.

Elkartearen egoitza Industrialdearen sarreran kokatuta egonik, bertako enpresei buruzko informazio zerbitzu ona emateko moduan dago. Horretarako, hain zuzen ere, panel bat ezarri da Elkartearen egoitzaren fatxadan, Industrialdearen helbidetegia eta planoa dituen panel bat, eta bulego barruan, berriz, enpresak non dauden aurkitzeko bereziki diseinatutako aplikazio informatiko bat erabil daiteke.